XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IV KAPITULUA.

HIRUGARREN ZIKLOKO IKASKETEZ ETA DOKTOREGOAZ.

175. Artikulua.

Doktore-titulua erdiesteko, Lizentziatu, Arkitekto edo Ingeniari-tituluaren jabe izanik, horren arauerako Doktorego-Programako ikastaro eta mintegiak egin eta gainditu, eta Doktore-tesia aurkeztu eta onartu beharko da, berau, Doktorego-Programari dagokion zientzi, teknika edo arte-arloko gai bati buruz, ikerlan originala delarik.

176. Artikulua.

Doktorego-Programak ikastaro eta mintegitan egituratuko dira eta hirugarren zikloko ikaslea zientzi, teknika edo arte-arloan berezitzeko xedea izango dute, bai eta bera ikerkuntz tekniketan trebatzea ere.